Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Jubilatuak, udaleko kideak eta trikitilariak.
Lezkarri abesbatzaren emanaldi arrakastatsua jubilatuen egunean

Lezkarri abesbatzaren emanaldi arrakastatsua jubilatuen egunean

NÚÑEZ

Martes, 14 de febrero 2017, 00:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Belauntzako jubilatuek beren eguna ospatu zuten igandean meza eta bazkariarekin. Herritar eta jubilatu ugari gerturatu ziren San Juan elizara Mariano Lazkano alkate ohiaren, bere ama Antxoni Aranaren, Mariano Tolosa eta Patxi Saizar herritarren omenezko meza entzutera, Igeldoko Lezkarri abesbatzaren parte hartzearekin. Lezkarri abesbatzak urteak daramatza Belauntzan emanaldiak eskaintzen Lazkanori esker eta omenaldi xumea eskaini nahi izan zion meza eta ondorengo kontzertuarekin. Mezan 'Ave Maria' abestu zuten eta amaieran 'Adiskide bat bazen' abestu zuten. Jarraian, kontzertua eskaini zuten. Honen hasieran Joxe Dorronsorok Lazkanoren omenezko bertsoa abestu zuen. Nize M. Crespo izan zen zuzendaria, Ruben Mejuto piano-jolea eta Jaione Dorronsoro perkusio-jolea.

Ondoren, ohikoa den bezala abesbatzako kideentzako hamaiketakoa izan zen Ostatuan eta jubilatuek bazkaria izan zuten. Bazkalondoren, Beñat eta Uxue trikitilariek alaitu zuten giroa eta jubilatuentzako opariak zozkatu ziren.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios