Korrika antolatzeko bilera izango da gaur arratsaldean udaletxean

NÚÑEZ

Legorretan Korrikaren inguruko ekimenak antolatzeko bigarren bilera egingo da gaur, asteartean, herriko udaletxeko areto nagusian arratsaldeko 19:00etatik aurrera. «Korrikaren alde lan egiteko prest dauden elkarte, eragile eta pertsona guztiak gonbidatuak daude bileran parte hartzera», diote antolatzaileek.

Berdintasun taldea

Jarraian, udaletxean bertan, Berdintasun taldeak bilera egingo du datozen ekimenak antolatzeko, arratsaldeko 20:00etan izango da. Herritar guztiak parte hartu dezakete bilera honetan ere.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos