Diario Vasco

Inauteriak hasi dira Lizartzan

Hiruregoi herritarretik gora parte hartu zuten Inauteri jaialdian.
Hiruregoi herritarretik gora parte hartu zuten Inauteri jaialdian. / ARGAZKIAK YARZA
  • Pregoiaren ondoren Otsolar dantza taldeko kideek inauterietako dantza emanaldia eskaini zuten

Maritxu eta Bittori Lizartzako antzerki taldeko pertsonaien pregoiarekin eman zieten atzo eguerdian hasiera Lizartzako inauteriei. Herritar ugari gerturatu ziren pilotalekura jaiei hasiera eman zien dantza jaialdia ikustera. Inauterietako udal taldea ere bertan izan zen eta ohitura den bezala guztien-tzako gibela pintxoak banatu ziren.

Pregoiaren ondoren, Otsolar dantza taldeko kideek inauterietako dantza emanaldia eskaini zuten. Ongi etorri dantzarekin hasi zuten ikuskizuna eta jarraian banakoa, 'Lizartzako aurreskua', 'Txalo eta txalo', 'Iribasko ingurutxoa', 'Kukuaren dantza', 'Otsoa eta hartza', 'Luzaideko jauzia', 'Porrusalda', 'Emaiogu bostekoa', fandangoa eta arin-arina eskaini zituzten.

Guztira berrogeita hamabost dantzari eta hamazazpi musikarik parte hartu zuten emanaldian. Inauteriek datorren ostiralean jarraituko dute, eta asteburuan beste hamasei dantzari arituko dira Lizartzako ihauteri dantzak eskainiz.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate