Diario Vasco

Ibilgailu historikoz bete zen Albizturko plaza

Motorzale taldea herriko plazan.
Motorzale taldea herriko plazan. / ARGAZKIAK NÚÑEZ

Bost motor klubeko kideek ibilgailu historikoen erakusketa eta irteera egin zuten atzo. Albizturko plazan elkartu ziren goizean- goiz motorrak eta bost auto klasiko, eta erakusketa egin zuten lehen orduan, bertatik igarotzen zirenei ibilgailuen ezaugarriak azalduz.

Ibiligailu ederrak

Hogeita bost urtetik gorako edozein ibilgailu historikotzat hartu daiteke, baina atzokoan ehun urte inguru dituzten hainbat adibide ikusi ahal izan ziren.

Horien artean zeuden bi auto, bata 1930eko Ford A modeloa eta bestea 1948ko Talbot-a. Motorren artean oraindik zaharragoak ere baziren, besteak beste, 1911. urteko Peugeot Moto Lègere, 1924ko Ultima Type 2 edota 1927ko Husqvarna Model 180 auto eskandinaviarra.

Bakoitzak bere historia laburbiltzen zuen txartela zuen. 1954ko Ossa Palillos motorra Florencio Martines bizargin eta igeltsero albizturtarrarena zen, eta 1933an Errepublikako Guardia Zibilarentzat gobernuak erositako Gillet motorretako bat ere bazen.

Sinadura bilketa

Motorzaleek kontu handiarekin eta xehetasun guztiak mantenduz zaintzen dituzte auto zein motor historikoak, denak noizean behin bira bat emateko funtzionatu dezaten prest edukiz.

Udalerri gehienetan ibilgailu historikoak ez dute udalek jasotzen duten ibilgailuentzako tasarik ordaintzen, baina aurtengo aurrekontuetan historikoentzako tasa jartzea aurreikusi dute.

Hori dela eta, bost klubeko kideek sinadura bilketa egin zuten atzo erakusketaren baitan, erabaki hori atzera botatzea lortzeko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate