Diario Vasco

'Francoren bilobari gutuna' antzezlana ikusgai gaur Gurean

  • 19:30ean hasiko da eta sarrerak antzokiko leihatilan egongo dira salgai, 10 eurotan

Badira urte batzuk Euskal Herriko hiru lurraldetako hiru antzerki talde elkartu zirela, Artedrama (Bizkaia), Le Petit Théâtre de Pain (Lapurdi) eta Dejabu Panpin Laborategia (Gipuzkoa), eta elkarrekin sortu zituzten 'Errautsak' eta 'Hamlet' an-tzezlanak. Batasun horrek euskal antzerkiari hauspo berri bat ekarri nahi zion, euskarazko teatroari alegia, baita lortu ere.

Oraingoan 'Francoren bilobari gutuna' dakarte Gurea antzokira eta gaur izango dugu ikusgai 19:30etatik aurrera. Sarrerak antzokiko leihatilan egongo dira salgai, 10 eurotan, 18:00etatik aurrera.

'Francoren bilobari gutuna' antzezlana Unai Iturriagak eta Igor Elortzak idatzi dute. Ez dute idatzi entseguetatik kanpo idazten diren antzerki horien moldean, neguko tomateak lurrik gabe hazten diren moduan. Idazkera, oholtzari intimoki lotuta dago, egiatasuna eta indarra babesteko. Ximun Fuchs da obraren zuzendaria eta bere esanetara zazpi antzezle ari dira: Ander Lipus, Patricia Urrutia, Manex Fuchs, Zoila Berastegi, Urko R. Pescador, Pako Revueltas eta Erika Olaizola.

'Go!azen', martxoaren 4an

'Go!azen' antzezlanaren emanaldi bat gehiago izango da martxoaren 4an,19:00etan, Gurea antzokian. Emanaldiko sarrerak Amasa kafetegian daude salgai, 10 eurotan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate