Borrar
Karidadeko Benta (Asteasu-Zizurkil) taldeko kideak.
Asteasu-Zizurkil eta  Amasa-Villabonako taldeen hitzordua hilaren 17an

Asteasu-Zizurkil eta Amasa-Villabonako taldeen hitzordua hilaren 17an

Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketaren saioan arituko da

ARRATIBEL

Domingo, 12 de febrero 2017, 01:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Hilabete honetan bi bertso ekitaldi izango dira Asteasu eta Amasa-Villabonan, hilaren 17an, Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketaren lehenengo fasean. Asteasun, 'Karidadeko benta' (Zizurkil-Asteasu) eta 'Ran rober ran' (Zarautz) parte hartuko dute bertso saioan.

Emanaldiak bertso afari formatua izango du eta 21:00ak aldean abiatuko dute bertso afaria, Iturriondo jatetxean. Sarrerak salgai daude Iriarte (Zizurkil) eta Iturriondon (Asteasu), 20 euro truke. Zizurkil-Asteasutik, Haritz Mujika, Unai Mendizabal eta Joseba Otaegi, arituko dira eta Zarauztik, Felix Zubia, Nahikari Gabilondo eta Iñigo Mantzizidor 'Mantxi'. Igotz Alkorta eta Ion Zaldua izango dira gai-jartzaileak.

Amasa-Villabonan, 'Am...ona' (Amasa-Villabona) eta 'Arnope' (Mutriku-Deba-Mendaro) parte hartuko dute bertso saioan. Bertso-afaria izango da Villabonako Gaztetxean, gaueko 21:00etan. Bertsolariak: Amaia Agirre, Antton Aizpurua, Iñigo Arrizabalaga, Manex Astigarraga, Xabi Astigarraga, Beñat Iguaran Amondarain, Oihana Iguaran, Imanol Lekunberri 'Txilin' eta Iñigo Zubiaurre 'Beitxi'. Unai Belaustegi eta Iñaki Otaegi izango dira gai-jartzaileak.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios