Diario Vasco

Txoritegik antolatzen duen herriko ehiza txapelketa, otsailaren 25ean

Txoritegi elkarteko kirol komisiok antolatuta, aurtengo herriko ehiza txapelketa otsailaren 25ean jokatuko da. Partzoneriko lur sailetan izango da lehiaketa eta parte hartu nahi dutenak otsailaren 15 edo 16an eman beharko dute izena, Txoritegi elkartean, 19:00etatik 20:00etara. Ehiza eta gosaria 50 euro kostako da. Elurra edo beste eragozpen bat dela eta bertan behera geratuko balitz, martxoaren 18ra atzeratuko litzateke txapelketa.

Ehiztariei oharra

Txoritegitik jakinarazten da baita ere, oilagor txartelak eta Par-tzonerian ehiz garaian ematen diren autoko txartelak martxoaren 17a baino lehen udaletxean entregatu behar direla.

Data honetatik aurrera ez da txartelik jasoko eta oilagor txartelak norberak bidali beharko ditu ehiza federakuntzara.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate