Diario Vasco

Tobera Musika eskola, artisten harrobia

Dominak eskuratuta itzuli dira etxera Andoaingo piano-jaialdian partaide izandako 11 ikasleak.
Dominak eskuratuta itzuli dira etxera Andoaingo piano-jaialdian partaide izandako 11 ikasleak. / TOBERA
  • Ikasitakoa praktikan jartzeko aukera ugari daukate: sagardotegi-denboraldian, Santa Agedan, telebistako programetan, piano jaialdian, eta beste asko

2017. urtearen hasiera ez da nolanahikoa izaten ari Tobera Musika eskolako ikasleentzat, ekin-tzei dagokienez. Erregeen Kabalgata antolatzen hasi zuen urtea Toberak, eta ospakizun jakinetan joan da gero musika-ekarpena egiten. Hala, urtarrilaren 13an, Zeraingo Otatza sagardotegiaren txotx denboraldiaren irekieran hartu zuten parte trikiti, pandero eta perkusioko 20 bat ikaslek. Urtarrilaren 30ean, berriz, ETBn laster hastekoa den Gailurra Xtrem programaren grabazioan aritu ziren partaide ikasle hauek. Maratoiak eta mendiko proba gogorrak jorratuko dituzte saio berri horretan Ibon Gaztañazpi eta Irati Anda aurkezleek, eta urtarrilaren 30ean Zegama-Aizkorri mendi-maratoiari buruzkoa grabatu zuten Zegaman bertan, Toberako ikasleek girotuta musikaz. Otsailaren 4an, Santa Ageda bezperako koplak abestera Zegaman irtendako herritar-taldea lagundu zuten txistuko ikasleek eta trikitiko irakasleak. Eta asteburu horretan bertan, Andoainen ospatutako 12. piano-jaialdian esku hartu zuten hainbat piano-ikaslek.

Piano-jaialdia

Otsailaren 4 eta 5ean, Andoaingo Bastero kulturgunea pianoaren erresuma bilakatu zen. Hantxe elkartu ziren 18 urtez azpiko ia 800 piano-ikasle, Tobera Musika eskolako 11 lagun tartean zirela. Orain arte egindako edizio guztietan hartu izan dute parte Tobera Musika-eskolako ikasleek jaialdi entzutetsu horretan. 2017ko ediziotik, dominak eskuratuta itzuli dira ikasle partaide guztiak.

Segurako Nahia Urruzolak, Uxue Areizagak, Ekai Azurmendik eta Oier Niñok bakarlari gisa jardun zuten, eta zilarrezko domina eskuratu zuten guztiek. Laia Apaolaza eta Maddi Oiarbide segurarrek 4 eskutara jo zuten, eta zilarrezko domina jan- tzi zuten hauek ere. Zegamatik joandako Unai Mendizabali eta Andrei Filipi brontzezko domina eman zieten epaimahaikideek, eta Nahia Lizarribarri zilarrezkoa. Irati Goiburuk eta Irati Arizkorretak 4 eskutara jo zuten, eta urrezko domina irabazita itzuli ziren biak Zegamara. Urduritasunak ez zuen zapuzterik izan ikasleek aurreko asteetan egindako lan gogorra. Merezitako aitor-tza izan dute guztiek eta Ainhoa Enatarriaga beren irakasleak.

Martxoaren amaieran eta apirilaren hasieran Toberak egingo duen Musikaren Hamabostaldian joko dituzte etxekoen aurrean Andoainerako prestatutako piezak.

Ekintza bereziak

30.a du aurtengo ikasturtea Zegamako, Segurako, Zeraingo eta Mutiloako Tobera Musika eskolak. Ekintzen inguruko galdetegia luzatu die ikasleei musika eskolak, zein ekintza-mota zaien erakargarriago ezagutzeko asmoz. Etxera bidali die postaz galdetegia ikasleei musika-eskolak aste honetan. Bertan, hainbat proposamenen inguruan iritzia emateko aukera eman zaie ikasleei, baina baita ekarpenak eta iradokizunak egitekoa ere.

Askotariko irteerak eta bisitaldiak, gonbidatuak herrira ekartzea, musika-tailer berritzaileak egitea edota opariak jasotzea proposatu zaie ikasleei, eta bildutako erantzunen arabera moldatuko du musika-eskolak ikasturtearen azken txanpa, ekintzei dagokienez. Helburua da ikasleak izatea protagonista, eta musika-eskolaren erabiltzaileek berek erabakitzea nola nahi duten ospatu 30. ikasturte hau.

Bazkideen Batzar Orokorra

Otsailaren 21ean Zegamako Jabier Otaegi kultura-etxean egingo du Gurasoen Batzar Orokorra Tobera Musika eskolak, 19:30ean. Zuzendaritza-batzordeko kide berriak izendatuko dira bilera horretan ofizialki: Garazi Mendizabal Amundarain idazkari berria izango da, Oihana Prieto Murgiondo lehendakariorde, Begotxu Telleria Etxezarreta dan-tzako jantziez arduratuko da, eta Gurutze Azurmendi Irastorza eta Egoitz Berasategi Gerriko eledunak izango dira. Horrez gain, eskolako zuzendari Iker Gomez de Segurak deialdian jasotako gaiak aurkeztuko ditu Batzar Orokorrean: aurreko ikasturtearen balorazioa, inbertsioak eta balantze ekonomikoa, eta aurtengoaren kudeaketa-plangintza. Ikasleen familiak dira gai garran-tzitsuen inguruan azken hitza dutenak.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate