Diario Vasco

Larrondoko larre-aldirako izena emateko epea zabalik dago hilaren 28ra arte

Amezketako Udalak gogorarazi du Larrondoko larre-aldirako izena emateko epea zabalik dagoela otsailaren azkenera arte. Larrondon behiak, zaldiak, behorrak, ahuntzak eta ardiak larreratzeko epea maiatzaren 1ean ireki eta 2018ko martxoaren 31n amaituko da; eta behorrak larreratzeko epea urriaren 12an irekiko da, datorren urteko martxoaren bukaerarekin ixteko.

Izena emateko epea ganaduzale guztiei zuzendua dago, baita ganadua udazkenean larreratzen dutenei ere. «Garbi gogorarazi nahi nuke nahiz eta ganadua udazkenean larreratu, udaletxean orain eman behar dela izena, ordainketarekin batera», adierazi zuen Iñaki Amundarain Amezketako alkateak epea zabaldu berritan. Neurri honi jarraipen zehatza egingo diote Udaletik, eta agindu hau betetzen ez bada neurriak hartuko dituzte.

Bestetik, «Enirio-Aralarko larreetara bota aurretik Larrondora ganadurik ez botatzeko eta zuzenean Enirio-Aralarkoetara bota- tzeko» eskatu die Udalak ganaduzaleei, baita «landatuta dagoen landare gaztea eta itxiturak errespetatzeko» ere.Esan bezala, izena emateko epea zabalik dago hilaren 28ra arte. Izen-ematearekin batera ordainketa ere egin beharko da: ardi bakoitzeko euro bat eta behi eta behor bakoitzeko 10 euro.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate