Diario Vasco

Inauteri egunak hurrengo asteburuan

Datorren asteko ostirala eta larunbatean, inauteri giroa nagusituko da Berastegin. Lehenengo, ostiralean eskolumeak egingo dute mozorro koloretsuekin jantzita, herrian barrena ibilaldia. Eskolordua amaitu orduko, Guraso Elkartekoek txokolate beroa eskainiko dute eskola atarian. Arratsaldeko 17:30ean haurren dantzekin hasi eta txistu eta trikitixa emanaldiarekin jarraituko da. Iluntzen pintxo poteoa.

Larunbatean, hamaiketakoa eta jolasak izango dira herriko plazan eta bazkal aurretik mozorroen desfilea, koreografiak eta abar. Bazkaria, erabilera ani-tzeko gelan egingo da, aurten berezitasun batekin, janaria norberak ekarri beharko duela, aldiz, edaria, ogia, kafeak eta kopak, antolakuntzaren esku joango dira. Txartelak 5 euroren truke, salgai egongo dira hilaren 12a arte, Ategin, udaletxean eta Urepele Biltokian. 16 urtetik beherakoak, dohain izango dute , baina hauek ere izena eman beharko dute. Erreserba taldeka egiteko aukera ere badago.

Ilunabarrean, erromeri ibiltaria izango da tabernetan eta gauerako DJ Txoko iragartzen da Urepele Elkartean.

Pelikula eta txokolatada

Bihar, arratsaldeko 16:30ean udaletxeko erabilera anitzeko gelan, pelikula bat eskainiko da 16 urtetik gorakoentzat gomendatua. Eta pelikularen ondoren txokolatada Urepele Elkartean

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate