Diario Vasco

Baserri mundua gertuagotik ezagutzeko ateak irekiko ditu Iztuetak

Otsailaren 12 eta 19an antolatu dituzten bisita Iztueta baserrira
Otsailaren 12 eta 19an antolatu dituzten bisita Iztueta baserrira
  • 'Nondik dator esnea?' jarduera berezia prestatu dute familientzako Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak eta Iztueta Baserriak

Iztueta Baserrian belaunaldietako esperientzia dute esne behiekin lan egiten. Beren animalien ongizatea eta elikadura zain-tzen dituzte, ingurugiroa eta jasangarritasuna oinarri hartuta. Gainera, ziklo guztiaz arduratzen dira, beren produktuetan kalitate gorena bermatzeko. Oso agerian dute behiak direla proiektu horien ardatz nagusia eta behiek eskaintzen dieten esnea dela euren sorkuntza guztien oinarria. Esne hau goi mailakoa izateko, behiak ere halakoak izan behar dute, horregatik, akordio moduko bat dute Iztuetan abereekin; haiek behiak ahal duten hoberen zain-tzen dituzte eta behiek ere ahalik eta hoberen zaintzen dituzte Iztueta Baserriko kideak.

Iztuetako familiak bere abereak, ikuilua, zelaiak, esnetegia eta baserria erakutsi nahi dizkie oraingoan bertaratzen diren familiei. Baserriko bizimodua ezagutzeaz gain bere produktuak dastatzeko aukera izango dute eta, bide batez, Aralarko ingurune paregabeaz goza-tzekoa.

Hilaren 19an, aukera berria

Baserri mundua gertuagotik ezagu-tzeko ateak irekiko dituzte beraz Iztueta Baserrian otsailaren 12an, igandez. 11:00etan egingo dute hi-tzordua Lazkaomendiko Baserrian bertan eta bi orduko iraupena izango duen bisita egingo da, familiei zuzendua. Helduek zortzi euro ordaindu behar dituzte eta bost euro haurrek.

Igandeko taldea osatuta dagoela jakin arazi dute parketxetik baina, norbaitek interesa izango balu, datorren astean, otsailaren 19an, beste bisita bat antolatuko dela, taldea osatuko bakitz. Aurrez izena ematea ezinbestekoa da horretarako, Aralarko Parketxearekin harremanetan jarriz 943.18.03.35 edo 688.89.50.69 telefonoen bidez edota korreo bat idatziz barandiaran@gipuzkoamendizmendi.net helbidera.

Bestalde, Lazkaoko Udalak, merkataritza, ostalaritza, zerbitzu eta enpresen jarduerak babestu eta indartzeko lanetan jarraitzen du eta herriko eskaintzaren ezagutza maila handitzeko helburuarekin, 'Lazkao. Ezagutu gure eskaintza' deituriko kanpaina jarri zuen martxan abenduan. Herriko merkatari, ostalari eta zerbitzuetako arduradunak beraien jarduerari buruzko hitzaldiak antolatzera animatu dira.

Herriko dendek eta zerbitzuek duten garrantzia azpimarratzea beharrezkoa dela diote Udaletik. «Hauek sortzen duten aberastasuna eta udalerriari ematen dioten bizitza ukaezina delako eta herrian erostearen kontzientzia zabaltzen jarraitzeko bide bat dira honelako topaketak», diote. Izan ere, kanpaina honi esker herriko eta inguruetako bizilagunek Lazkaoko eskain-tza gertuagotik ezagutzeko aukera izango dute.

Honela, datozen hilabeteetan, hainbat profesionalek beraien espezialitateak ezagutzera emateko hitzaldiak eskeiniko dituzte Lazkaon. Hurrengoa datorren ostegunean, hilak 16, 18:30ean izango da, udaletxean, eta Iztueta elkartea izango da hain zuzen ere protagonista. Esneak ematen dituen aukerei buruz jardungo da Ainitze Sala.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate