Udaberri txapelketako partidak ikusgai gaur arratsean Elorri pilotalekuan

GOIKOETXEA

Intxurreko pilotariek Udaberri txapelketako hiru neurketa jokatuko dituzte gaur, ostiralarekin, arratseko 19:00etan Alegiako Elorri pilotalekuan. Jubenilen lehen mailakoak izango dira hiru partidak: Alde Zaharra, Oiarpe eta Urnieta izango dira Intxurrekoen aurkariak.

Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketari dagokionean, Intxurreko nagusien mailako ordezkaria Bortzirietakoaren aurka ariko da buruz buru gaur bertan Lesakan. Eta gomazko paletan kadeteen mailan Intxurrek Mendillorriren aurkakoa izango du bihar goizean Ikaztegietan.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos