Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

Hiru seme-alaba edo gehiagoko familiek hobari berria izango dute

GOIKOETXEA

Viernes, 10 de febrero 2017, 00:25

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Amezketako Udalak Ondasun Higiezinen Gaineko Zergaren (OHZ) barruan hobari berria onartu du 2017rako. Hobari hori Familia Ugariko titularitatea duten sendiei zuzendua dago: 3 seme-alaba dituzten familiei zergaren %20ko beherapena egingo zaie; 4 seme-alaba dituztenei %30ekoa; eta 5 seme-alaba edo gehiago dituztenei %40ko beherapena aplikatuko zaie aipaturiko zergan.

Hobari honen onuradun izateko Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Zerbitzuak emandako Familia Ugariaren titulua indarrean izatea beharrezkoa da. Titulu hori udaletxean aurkeztu beharko dute interesatuek, OHZren azken erreziboarekin batera, martxoaren 15a baino lehen.

Korrika Amezketatik

AEK-k antolatzen duen euskararen aldeko lasterketa erraldoiak Euskal Herria zeharkatuko du, 'BatZuk' lelopean. Martxoaren 30ean Otxandiotik abiatu eta apirilaren 9an Iruñera iritsiko delarik, aurtengoan Korriaren edizio berri batez gozatzeko aukera izango da eskualdean. Korrika edizioz edizio honetan, herritar askoren partaidetza eta laguntzaren bitartez gauzatu izan da. Hori dela eta Korrika Batzordearen bilerak izango dira datorren astelehenean, hillak 13, iluntzeko 19:30etan, Amezketkao kultur etxean. Abaltzisketan, hilak 14an, asteartea, gaueko 21:00etan, Goibegiko areto nagusian.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios