Borrar

Mendi irteera igandean Amalurrekin

DV

Jueves, 9 de febrero 2017, 00:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Amalur Mendi Elkarteak eta Ikastolak ikasturte honetan antolatutako 11. irteera dugu hau eta Lazkaotik Ibarrako auzoa den Izaskun (289 m) aldera joango dira oraingoan. Tolosatik Izaskuna igo, Uzturre (735 m) menditik igaro eta, hemendik, Belabieta (705 m) aldera joko dute, ondoren Izaskuna itzultzeko. 600 metroko desnibela, 12 kilometroko luzera eta hiru ordu eta 40 minutuko iraupena duen ibilbidea izango da, «ibilbide aldapatsua hasieran baina, erraza eta polita ondoren» antolatzaileen esanetan.

Igandean, hilak 12, Itzala taberna parean bilduko dira, ohiko moduan, 8:30ean. Tolosara autobusez joango dira elkarrekin -gaztetxoek bi euro eraman behar dituzte hau ordaintzeko eta helduek 5 euro.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios