Diario Vasco

Alegiako eta Ataun-Segurako bertsolarien arteko lehia bihar gauean gaztetxean

  • Aurretik zahagi-ardoa izango da bertan

Gipuzkoako Herri Arteko Bertso Txapelketako saioa hartuko du bihar gauean, ostiralarekin, Alegiko Gaztetxeak: Zazpi Astoren Gainean (Alegia) eta Aizkorpe (Ataun-Segura) bertso-eskoletako bertsolariak ariko dira nor baino nor 22:30ean gaztetxeko oholtzan. Aurretik zahagi-ardoa izango da gaztetxean bertan.

Bizikleta martxa

Bestetik, Gure Esku Dagok antolatuta, 'Pedalkadaz erabaki' ekimena egingo da etzi. Tolosaldeko herriek osatzen dituzten bost adar ezberdinetatik bost bizikleta mar-txa herrikoi jarriko dira abian, eguerdiko 12ak aldera Tolosako Alondegira iristeko. Alegiako plazatik 11:00etan abiatuko dira.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate