Borrar

Korrika batzordearen lehen bilera izango da bihar Zizurkilen

I. ARRATIBEL

Miércoles, 25 de enero 2017, 00:13

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Zizurkilgo Korrika Batzordeak lehen bilera egingo dute ostegun honetan, hilak 26, 19:00ean, Atxulondo kultur etxean. Bilera irekia da eta gonbidatuta daude herriko kultur eta kirol elkarte guztietako ordezkariak eta herritar euskaltzaleak.

Martxoaren 30ean hasiko du bidea 20. Korrikak, eta apirilaren 9an amaituko du. Bizkaian abiatuko da lasterraldia, Otxandion, eta Nafarroan bukatuko da, Iruñean. 2.535 kilometro egingo dituzte hamar egunean. 'Ba-tzuk' leloarekin egingo dute bidea: 'bat eta zuk' hitzak elkartuta, euskarara batzeko deia egingo dute.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios