Borrar
Lazkaoko eta Saluzzoko ikasleak ikastolako sarreran elkarrekin.
Ikasle saluzzotarrak Lazkaon,  lazkaotarrak Saluzzon

Ikasle saluzzotarrak Lazkaon, lazkaotarrak Saluzzon

DV

Sábado, 21 de enero 2017, 01:09

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

San Benito ikastolan elkartrukea egingo du aurten ere ikasle italiarrekin. Saluzzotarrak urtarrilean izan dira Lazkaon eta martxoan bidaiatuko dute lazkaotarrek. Donostia edo Bilbo ezagutu dituzte, besteak beste, baina baita lazkaotarren bizimodua ere.

San Benito Ikastolak urteak darama Europako hainbat ikastetxerekin harremanetan ikasle-trukeari esker gazteek beste herrialde batzuetako kulturak ezagutzeko helburuarekin, eleaniztasuna bultzatu eta ikastolan ikasten dituzten hizkuntza desberdinak praktikatzeko aukera emateaz gain; eta aurtengoan ere, Italia bisitatzeko aukera izango dute martxoan batxilergoko lehen mailako ikasleek. Baina, horren aurretik, elkatrukearen lehen zatian, italiarrak izan dira lazkaotarren gonbidatu urtarrilan.

Gabonetako oporren ondoren, urtarrilaren 8tik 14ra, Saluzzoko ikastetxeko ikasleek Lazkaora bidaiatu zuten eta egun batzuz bertakoen bizitza nolakoa den ikusteko aukera izan zuten. Italiatik etorritakoak gonbidatu gisa hartu zituzten etxean San Benitoko familiek, haiek ikastola lazkaotarreko ikasleekin martxoan egingo duten moduan, eta, irakasleekin batera, Euskal Herriko hainbat txoko ezagutu zituzten.

Baina honetaz gain, euskal kultura eta folkloreaz ere zerbait ikasita itzuli dira etxera italiarrak. Ikastolan bertan herri kirolak, dantzak, abestiak etab. landu dituzte eta taloak egiten ere ikasi dute. «Ikasle, familia eta irakasleok benetan gustura aritu gara -diote arduradunek- eta Italiara joateko disiatzen gaude denak».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios