Diario Vasco

Saharako kanpamentuetarabidaltzeko material bilketa

Urtero bezala Tolosaldea Sahararekin elkartea Saharako errefuxiatu kanpamentuetarako laguntza-materiala biltzen ari da. Hori dela eta Larraulgo udaletxean janari bilketa egiten ari dira. Nahi duten herritarrek bertara eraman dezakete kanpamentuetan behar diren jakiak, hala nola, lekaleak, hegaluzea oliotan, sardinak oliotan, azukrea, arroza, pasta, olioa, konpresak, eta helduentzako eta haurrentzako pixoihalak.

Era berean, eskola materiala ere eraman daiteke, besteak beste, koadernoak, arkatzak, ezeztekoak, txorroskiloak, eta abar.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate