Diario Vasco

Odol emaileek hitzordua dute datorren asteartean Berastegin

Datorren asteartean hilak 18, odola emateko aukera izango dute emaileek Berastegin. Arratsaldeko 18:30etik 20:30ak bitartean egongo dira arduradunak emaitzak jasotzen, betiko moduan Muñagorri eskolako aretoan.

Irteera Gaztañondotik

Aurtengo lehen irteera otsailaren 4ean egingo dute Gaztañondokoek. Eula sagardotegira joango dira egun horretan. Bazkideek 34 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoak berriz 36. Ahal bezain azkar izena ematea eskatzen zaie interesa dutenei, betiko moduan arduradunekin harremanetan jarriaz.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate