Diario Vasco

Kirol agenda zabala asteburu honetan

Areto futbolean, Idiazabal Gorrotxategi senior mutilek ligako 13. jardunaldia jokatuko dute gaur, 18:00etan Alustiza Autobusak Orio taldearen aurka, Orion.

Futbolean, Gorengoen maila, Zestoa-Idiazabal, gaur Iraetan 15:30ean. Jubenilen 1. maila: Idiazabal-Anaitasuna gaur 16:00etan Arizkorretan. Kadeteen 1. maila: Idiazabal-Lagun Onak gaur goizean, 10:00etan, Arizkorretan. Infantilen lehenengo mailan: Anaitasuna A-Idiazabal B, hauek bihar 12:30ean, San Juan zelaian.

Heriotza

Urte zaharrean Jesus Azurmendik agur esan zigun 75 urte zituela. Jesus, Idiazabalgo Odol emaileen delegatu izan zen 40 urtetan, bere emazte MªCarmen eta beste bikote batekin batera, baita odol emaile ere. Jubilatu zenean, Nagusilanen ibili zen beharra zutenei laguntzen, baita Parrokiko abesbatzan kantuan eta irakurle bezala Elizan. Jesus ejenplu bat zen,laguntza behar izanez gero, bera beti hor zegoen prest laguntzeko. Azken egunetako bere hitzak ere hauek izan ziren, «nik orain ezin dut lagundu» eta zuek egon zaitezke prest laguntzeko. Bere elizkizuna Mikel Goiangeruaren Parrokian ospatu zen, jende ugari hurbildu zelarik azken agurra ematera. G.B.

Tamborrada infantil

Hoy es el último día para apuntarse en la tamborrada infantil. Los interesados deberán acudir a las 17.30 a los Padres de Familia.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate