Diario Vasco

Goierri Gorri taldeko neskak ere martxan dira atsedenaldiaren ostean

Partida borrokatuaren ostean, puntu bat lortu zuten goierritarrrek Hernaniren aurka etxean.
Partida borrokatuaren ostean, puntu bat lortu zuten goierritarrrek Hernaniren aurka etxean. / JAVI UROLA
  • Urte berria puntu bat lortuz hasi du Euskal Ligako taldeak, bigarren itzuliaren lehen partidan Hernaniren aurka berdindu ondoren

Urte berriarekin batera, martxan dira Goierri Gorriko talde gehienak; Euskal Ligakoak, esaterako, bigarren itzuliko lehen partida jokatu zuen larunbatean. Prestaketa partidua ere izan zuen liga jardunaldiari heldu aurretik, bigarren mailako Mariñoren aurkako lagunartekoa, eta 2-1eko emaitzarekin nagusitu ziren goierritarrak Igar-tzan. Baina norgehiagoka erabat desberdina izan zen larunbatekoa, Hernaniarren aurkakoa, eta banako berdinketarekin amaitu zen gipuzkoarren derbi hau. Puntu banaketa, beraz, eta bi puntuko aldea sailkapenean, goierritarren alde mantenduz.

Partidari dagokionean, hotzak hartu zuen Igartza eta badirudi gorriei ere eragin ziela. Hernaniarrak, berriz, ohiko modura, hasieratik irten ziren erabat sartuta eta partida hasi eta berehala egin zuten gola, 11. minutuan. Derbi guztiak bezala borrokatua izan zen hau ere, intentsitate handikoa bi taldeen gertutasunagatik, eta partidako azken unean etorri zen berdinketaren gola, alboko sake batetik. Ezker hegaletik luze atera zuten goierritarrek, jende ugari zenez area barruan nahasmena zen nagusi bertan, eta Ane Lopezek hau baliatu eta banakoa egin zuen. Gehiagorako astirik gabe, puntu banaketa eta sailkapeneko distantziak bere horretan mantenduko dira.

Beste emaitza batzuk

Jubenilek seniorrek baino hobeto hasi zuten urtea, zarauztarren zelaian hiru puntu eskuratuz. Garaipena ona den arren, partida nahasmen handikoa izan zen. Aurretik hasi ziren goierritarrak, ezker hegalean egindako jokaldi bat Amaiak sareetara bidaliz. Berdinketa segidan egin zuten ordea etxekoek eta, minutu gutxira aurretik jarri ere bai. Baina atsedenaren aurretik binakoa egin zuen berriro Goierri Gorrik, oraingoan ere Amaiak. Bueltan berdintasuna zen nagusi berdegunean, baina Lierniren jokaldi bat euren atean sartu zuten zarauztarrek. Hala ere kikildu ez, eta hirugarrenez markagailua berdinketara heldu zen, 3-3. Bi taldeak partidaren bila joan eta gorrien alde egin zuen balan-tzak. Lierniren jokaldi bat sareetara bidali zuen Iratik. Hiru puntu hauekin bigarren postura igo dira gainera.

Kadeteen ohorezko mailan garaipen garrantzitsua lortu zuen Goierri Gorrik 2-1 Amaikak Bat garaituta, aurrea hartu baitie honela sailkapenean, laugarren postuan jarriz. Orain 22 punturekin dira goierritarrak, Debako taldeak baino bi puntu gehiagorekin.

Kadeteen lehenengo mailan, aldiz, hasiera txarrak baldintzatu zien partida Goierri Gorriko neskei. 2-0koarekin joan ziren aldageletara eta ez zuten markagailua iraultzeko aukerarik izan. Azken minutuetan jaso zuten hirugarren gola, kontraeraso bizkor batean.

Gaztetxoagoen mailan, infantiletan, txapeldunen faseko taldeak, Goierri Gorri Bk Anaitasunaren zelaian 5-1 galdu zuten. Kopan, aldiz, bi emaitza kontrajarri; Goierri Gorri A taldea 10-2 gailendu zitzaion Bergarako taldeari Arizti Handin eta Zestoan jokatu zuen Goierri Gorri C, 5-2ko emaitzarekin nagusitu zen.

Igandean Erandion

Hernaniren aurkako berdinketaren ondoren, Goierri Gorriren Euskal Ligako taldea taularen erdian da, 20 punturekin, baina beheko taldeak gorantz datoz eta aldea murrizten ari da. Hau konpontzeko aukera izango dute gorriek aste honetan, Erandioko Betiko Neskak-en aurkako partidan. Bizkaitarren eta goierritarren arteko norgehiagoka Erandion izango da, igandean, lauretan.

Ohorezko kadete neskek ere etxetik kanpo jokatuko dute aste honetan, eta baita talde infantilek eta alebinek. Bihar, larunbata, Tolosaren aurka neurtuko dira kadeteak Usabalen, 15:30ean, eta infantil mailako Goierri Gorri A taldeak Deban lehiatuko du, 13:00etan, Hamaikak Bat taldeko nesken aurkako kopako partida. Infantil mailako beste bi taldeek berriz, igandean jokatuko dute, 11.00etan, Eibarren. Goierri Gorri Ck kopako partida izango du Urkiren aurka eta Goierri Gorri Bk txapeldunen fasekoa.

Etxean jokatuko dute aste honetan jubenil mailako neskek eta lehen mailako kadeteek. Lehenengoek Touring izango dute aurkari Igar-tzan bihar, larunbata, 15:30ean, eta bigarrenek Aloña Mendiren aurka jokatuko dute Arizti Haundin igande arratsaldean, 16:00etan.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate