Diario Vasco
Portaleneako lorategia.
Portaleneako lorategia. / NÚÑEZ

Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finalak bihar Trinketean

  • Jubenilen eta nagusien mailako finalak jokatuko dira 16:15etik aurrera

Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako eskuz banakako finalak jokatuko dira bihar larunbata Ametsa Trinketean. Kadeteen, jubenilen eta nagusien mailako finalak jokatuko dira 16:15etik aurrera.

Kadeteen mailan Hernaniko Zugasti eta Azkoitiko Aranbarrik jokatuko dute elkarren aurka. Ondoren, jubenil mailan, Azkoitiko Cuevasek Hernaniko Arizmendiren aurka jokatuko du eta, nagusietan, bigarren mailan Intzako Solano eta Urnietako Esnaola arituko dira elkarren aurka eta, azkenik, Pagazpeko Landak eta Urnietako Loitegik jokatuko dute azken finala.

Lurzorua erosi du Udalak

Irurako Udalak Kale Nagusiko 14. zenbakian dagoen lurzorua erosi zuen abenduaren amaieran, Portal-Enea bezala ezagutua. Duela urte batzuk, lursailean zegoen etxea bota zuten, zegoen egoera txarrarengatik, bertan eraikitzeko asmoz, baina proiektua geldirik geratu ondoren, udalak aparkalekua egokitu zuen, zelaia txukunduz eta parkea irekiz. Bertan etxebizitzak egiteko proiektua bazegoen ere, krisiaren ondorioz aurreko jabeek ezin izan zuten egitasmoa aurrera eraman eta aukera baliatuz Udalbatzak erosteko erabakia hartu zuen.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate