Diario Vasco

Argazki Rallyko sari banaketa egingo da gaur

Olentzerotan Jakinminez kultur egitarauaren baitan lehen aldiz Argazki Rallya antolatu zen eta gaur ostirala, arratsaldean egingo da sari banaketa ekitaldia. Lau gairen inguruko argazkiak atera behar zituzten parte hartzaileek, bakoitzetik bi aurkeztuz.

Ekitaldia Batzarremuñoko aretoan izango da 19:30etik aurrera. Lehenengo aurkeztutako argazki guztiak proiektatuko dira eta jarraian sari banaketa egingo da. Bi maila egongo dira eta bakoitzeko lehen bi sailkatuek jasoko dute saria. Ondoren, pintxoak eskainiko dira Elordi Elkartean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate