Diario Vasco

Udaberri txapelketako partidak bihar arratsaldean Elorri pilotalekuan

  • Eskuz binaka, Intxurreko zortzi bikote hasiko dira kadete, jubenil eta nagusien mailan

Intxurreko pilotariak lanera itzuliko dira asteburuan Gabonetako etenaldiaren ostean. Gipuzkoako txapelketa izan zen 2016an jokatu zuten azken txapelketa eta urte berriarekin batera, Udaberri txapelketa jokatzen hasiko dira: eskuz binaka, zortzi bikote ariko dira, kadete, jubenil eta nagusien mailetan banatuta.

Horietako hainbatentzat bihar bertan hasiko da lehia. Alegiako Elorri pilotalekuan Udaberri txapelketako lau partida jokatuko dira 18:30ean hasita: alebinetan Intxurre eta Errenteriako pilotariak ariko dira nor baino nor; infantiletan Hernani izango da Intxurreren aurkaria; jubenilen lehen mailan berriz ere errenteriarren aurka ariko dira Intxurrekoak; eta azkenik, nagusien lehen mailan Intxurreko eta Azkoitiako bikoteen arteko lehia ikusi ahal izango da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate