Diario Vasco

Oiangu parkeko landaredia, bilduta

Oiangu parkea, Ordizian
Oiangu parkea, Ordizian
  • Zuhaitz eta zuhaixken inguruko liburuxka argitaratu dute Ordiziako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak

Oiangu Parkeko zuhaitz eta zuhaixken inguruko liburuxka bat argitaratu dute Ordiziako Udalak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Oiangu Parkea Ordiziako hegoaldean dagoen Parke publikoa da, landare apaingarriez gain, zuhaitz eta zuhaixka espezie ugari haztea ahalbidetzen duen ekosistema duena. Parkeko baldintza klimatiko, orografiko, topografiko eta geologikoei esker hainbat landare, zuhaitz eta zuhaixka mota desberdin aurki daitezke bertan. Hala nola, hariztiak, hostogalkorreko baso mistoa, mendi basoberritua, belardi edota laborantza atlantikoa.

Gidak, horrela, Oiangunko landaredia aurkezten du era erraz eta didaktiko batean; heldu, gazte, zein umeentzako baliagarria baita. Landareak arretaz egindako ilustrazioen bitartez erakusten dira. Irudiez gain, bestelako informazioa ere gehitu da: izen zientifikoa, izen arrunta hizkuntza desberdinetan, loraldi garaia, tamaina, banaketa Euskal Herrian, etab.

Liburuxka eskuragarri dago jadanik Ordiziako Udaletxean, Udal liburutegian, D´elikatuz zentroan eta Oiangu Baserrian, eta datozen egunetan Udaleko webgunean ere deskargatzeko moduan izango da.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate