Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Gaeleko alebinak irabazle garaikurrarekin.
Maila handiko txapelketa jokatu zuen Gaelek

Maila handiko txapelketa jokatu zuen Gaelek

YARZA

Miércoles, 11 de enero 2017, 00:12

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gabonetako Torneoa antolatu zuen Gael Elkarteak aurten ere, herri txikietako areto futbol taldeekin. Gipuzkoako eta beste herrialdetako taldeek parte hartu zuten Beteluko frontoian. Alebin, infantil eta kadete mailetan, guztira hamabost talde bost mailatan banatuta: Gael, Andorrako selekzioa, Aurrera Leitza, Rioja Team, Xota, Alipendi eta Anoeta. Alebin mailan, Gaelekoak, etxekoak, izan ziren garaile partiden amaieran, bi partida irabazi ondoren. Bigarren izan zen Andorrako selekzioa eta hirugarren Aurrera Leitza. Infantil A mailan, zuri-marroiek irabazi zuten, Andorrako selekzioa bigarren eta Irur-tzungo Xotakoak hirugarren; eta infantil B mailan, Rioja Team-ekoek irabazi zuten, Aurrera Leitzaren eta Gaelekoen gainetik gailenduz.

Azkenik, kadete A mailan, Anoetako Herri Ikastolako taldeak lortu zuen garaipena, Gaelekoak bigarren eta Andorrakoak hirugarren; eta kadete B mailan, Araiako Alipendi taldekoak izan ziren garaile, Xotakoak bigarren eta Gaelekoak hirugarren.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios