Diario Vasco

Bola denboraldiari hasiera eman zaio

Parte hartzaileak Gurruntzain bolatokian.
Parte hartzaileak Gurruntzain bolatokian. / S. O.
  • Pedro Lazkano da lehena Mutiloako tirada eta gero

Taldekako txapelketaren lehen tiradarekin igandean aurtengo bola denboraldiari hasiera eman zitzaion Gurruntzain bolatokian.

6 bolariz osatutako 15 taldek parte hartzen dute bi tiradaz osa-tzen den txapelketa honetan, igandekoa Mutiloan eta urtarrilaren 15ean Lasarte-Orian.

Mutiloan 98 bolarik bota zuten, sailkapena honela geratuz, lehenengoa Pedro Lazkano (49 puntu); bigarren Iñaki Maiz (49); hirugarren Iker Etxezarreta (49) eta laugarren Xabier Lazkano (48).

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate