Diario Vasco

Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak batzar nagusia deitu du ostegunerako

2017ko entseguei ekin aurretik, Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteak batzar nagusia egingo du etzi, ostegunarekin. Hasteko, 2016ari dagozkion diru kontuak onartu eta 2017rako aurreikuspenak egingo dituzte. Bestetik, aurtengo urterako Txintxarri eta Txintxarri Txiki abesbatzek aurreikusita dituzten ekintzak aurkeztuko dituzte, baita aukera berriak aztertu ere. Txintxarri abesbatzak Palentziako Dueñas herrira bidaiatzeko asmoa du bertako Castilla Vieja abesbatzak joan den urrian Alegiara egindako bisitari erantzunez.

Horrez gain, elkarteko Zuzendaritza Batzordearen zati bat ere berritu egingo da osteguneko batzar nagusian.

Txintxarri Abesbatza Kultur Elkarteko bazkide guztiei egiten zaie ostegunean 21:00etan Alegiako kultur etxean egingo den batzar nagusira joateko deia. Bide batez, herritarren batek elkarteko bazkide egin nahiko balu, koruko kideren batekin harremanetan jarri edota kultur etxeko postontzian eskaera utzi besterik ez du.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate