Diario Vasco

Segura Futbol taldeak garaipenarekin hasi du igoera fase

Lehenengo Erregionaleko futbol taldeak 2-1 irabazi zuen Elgoibarren aurka. Igoera faseko lehen partida zen larunbatekoa, eta garaipen honekin, hasiera ona eman diote denboraldiko bigarren zatiari.

Preferenterako igoera fase honetan 10 talde daude eta 2 igoko dira.

Lehen zatian bikain jokatu zuen Segurako taldeak. Futbol bikaina eginez, aukera asko sortu zituzten, baina gol bakarra igo zen markagailura. Aimarrek egin zuen gola jokaldi bikain batean. Bigarren zatiko lehen 15 minutuak ere onak izan ziren etxekoen aldetik eta aldea handitzea lortu zuten.

Xanetek egin zuen bigarren gola, falta baten erdiraketa buruz errematatuaz. Bigarren zatiaren amaieran Elgoibarrek aldea murriztu zuen, baina Segurakoek aldeari eustea lortu zuten, 3 puntu garrantzitsu eskuratuaz.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate