Diario Vasco

Santa Mariako kaperak igandeko mezan parte hartu zuen Bidaniako elizan

Pepe Arzelus organo-jolea mezan.
Pepe Arzelus organo-jolea mezan. / NÚÑEZ
  • Herritar eta bisitari ugari gerturatu ziren meza abestua entzutera

Bidaniako San Bartolome parrokiak urte berriko meza berezia izan zuen igandean Tolosako Santa Mariako kaperaren parte hartzearekin. Herritar eta bisitari ugari gerturatu ziren meza abestua entzutera. Eduardo Mokoroak 1909an konposatutako 'Misa Pastoral'-eko obrak entzun ahal izan ziren mezan, besteak beste 'Kyrie', 'Gloria', 'Credo', 'Sanctus-Benedictus' eta 'Agnus Dei'. Eskaintzarako tartean Jesús Guridiren 'Ala baita' jo zuten Ander Letamendia zuzendari eta txistulariak eta Pepe Arzelus organo-jotzaileak. Jaunartzean Aita Donostiaren 'Oi Bethleem' abestia eskaini zuten eta amaieran Bartolome de Ercillaren 'Mesias sarritan' abestu zuten, bertan elkartutako guztiek txalotu zutena.

Hondakinak

Bidania-Goiazko Udalak jakinarazten die herritarrei tamaina handiko hondakinak ateratzeko lehen hiruhileko eguna bihar izango dela. Armairuak, etxetresna elektrikoak, informatika-aparailuak edota bestelako etxetresnak herrian dauden hiru guneetara eraman ahal izango dira: Bidaniko frontoiaren ondoan, Goiazko herrigunean eta industria-guneko edukiontzietara. Hondakinak toki horietara gerturatu ezin dituztenentzat etxez-etxeko bilketa eskatzea posible da 656.789.574 telefonora deituz.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate