Diario Vasco

'Piztu Itxaropena' kanpaina abian da Alkizan

Eguberriak inguruan ohikoa den bezala, Alkizako Udalak 'Piztu Itxaropena' kanpaina jarri du martxan Saharar errefuxiatu kanpamentuetara elikagaiak eramateko. Aurten lekaleak, hegaluzea, sardinak oliotan, arroza, pasta, olioa, pixoihalak eta azukrea dira bilduko diren produktuak. Era berean, eskolako materiala ere eskaini ahal izango da, hala nola, koadernoak, arkatzak, ezeztekoak, txorroskiloak, eta abar. Kanpainan parte hartu nahi dutenek Udaletxean utzi beharko dute materiala hilabete amaiera baino lehen.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate