Diario Vasco

Sugandilak taldea hirugarren sailkatu zen Shanti Torneoan

Sugandilak taldea.
Sugandilak taldea. / NÚÑEZ
  • Paki Murielek eta Gorka Muruak zuzendu dituzte ikastolako jokalariak

Gabonetako Shanti Torneoan parte hartu dute aurten ere Irurako ikastolako ikasleek eta benjamin mailako Sugandilak taldea hirugarren geratu da.

Paki Muriel eta Gorka Muruak entrenatzen duten taldeak ostegunean jokatu zuen Anoetako Kukuak taldearen aurka 3. eta 4. postuak erabakitzeko partidan. Eñaut, Xuban, Aner, Adur, Haritz, Unax, Eneko, Oinatz eta Paulak osatzen duten taldeak 5 eta 1 irabazi zuen, hirugarren postua lortuz.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate