Diario Vasco

Gabonetako Torneoa jokatuko dute gaur Gaeleko taldeek

Herri txikietako areto futbol taldeak, Gaelek, urtero antolatzen duen Gabonetako Txapelketa jokatuko du gaur, abenduaren 7an. Aurten bost mailatan antolatu dute txapelketa, infantil, alebin eta kadeteetan. Partiduak goizeko 10:00etatik aurrera jokatuko dira Beteluko pilotalekuan.

Lehen partiduan infantil A mailan Gaelek Andorrako selekzioaren aurka jokatuko du eta ondoren, 10:30ean Xotaren aurka jokatuko du eta 11:00etan Xotak eta Andorrako selekzioak elkarren aurka jokatuko dute.

Jarraian, infantil B mailan, 11:30ean Aurrera Leitzak eta Rioja Teamek jokatuko dute, 12:00etan Rioja Team eta Gael lehiatuko dira, eta 12:30ean Aurrera Leitza eta Gael arituko dira elkarren aurka.

Bazkalondoren, gainerako hiru mailak jokatuko dira. 15:00etan kadete A mailan Gaeleko taldekideak Andorrako selekzioaren aurka jokatuko dute, 15:30ean Andorrako selekzioa eta Anoeta lehiatuko dira eta 16:00etan Gael eta Anoeta arituko dira.

Alebinetan, 16:30ean Andorrako selekzioak eta Aurrera Leitzak jokatuko dute, 17:00etan Gaelek Aurrera Leitzaren aurka jokatuko du eta ondoren Andorrako selekzioaren aurka. Azkenik, kadete B mailan, 18:00etan Alipendi eta Xotak jokatuko dute, ondoren Xota eta Gael elkarren aurka arituko dira eta azken partiduan, 19:00etan Gaelek Alipendiren aurka jokatuko du.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate