Diario Vasco

Anoetako Kukuak Shanti Txapelketako finala jokatuko dute gaur

Anoetako Kukuak taldeko neskek finala jokatuko dute bihar.
Anoetako Kukuak taldeko neskek finala jokatuko dute bihar. / NÚÑEZ

Eguberrietan Tolosako Usabal Kiroldegian jokatzen den Shanti Txapelketan parte hartu du Anoetako Kukuak taldeak eta sailkapen partida guztiak irabazi ondoren, bihar finala jokatuko du.

Oscar Rubiñosek entrenatzen duen taldea Lucia, Irati, Intza, Uxue, Maria, Naroa, Lorena eta Itxasok osatzen dute eta igandean, hilak 8an, Izarrak taldearen aurka jokatuko dute finala goizeko 11:00etatik aurrera. Anoetarrei bertara joatea eta animatzera gonbidatzen diete.

Erakusketa

Gabonetako egitarauaren baitan, San Juan Bataiatzailea elizan Joxe Leon Larrartek egindako jaiotzen erakusketa dago ikusgai nahi duten guztiontzat. Mota ezberdinetako jaiotzak daude ikusgai, aldare inguruan jarriak, eta xehetasun handiz eginak. Erakusketa arratsaldero egongo da irekita 17:00etatik 20:00etara urtarrilaren 10a bitartean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate