Diario Vasco

Bi sarirekin itzuli zen Jose Inazio Ugartemendia World Cheese lehiaketatik

Ugartemendia lortutako sariak eskuan dituela.
Ugartemendia lortutako sariak eskuan dituela. / LABAIEN

Udazken honetan Donostian egin den Gazten Munduko Txapelketatik, bi sarirekin itzuli zen Jose Inazio Ugartemendia artzai berastegiarra. Zilarrezko domina gazta onduen sailan eta brontzezko domina gazta ketuetan. Abenduaren 28an, azoka egunean, jaso zituen sarien diplomak Ordizian.

Jose Inaziok aitortu digu, betidanik izan duen ametsa dela artalde bat izatea eta hartatik bizitzea, garbi duen arren, lan asko egin beharra dagoela hau aurrera eramateko. Gaztetxo zela egin zen lehen ardien jabe, baina, orain hiru bat urte ametsa forma hartzen hasi zen Armuño artegia alokairuan hartu zuenean. Lehen urteak lantegia eta artzantza tartekatuz eraman zituen, 2015eko udazkenean betiko lantegia utzi eta ardiekin buru-belarri sartu zen arte. Garai berean hasi zen Idiazabal gazta egiten, Gazpio izenarekin hain zuzen.

Hirurehun bat ardi ditu egun, eta bi gazta mota egiten ditu, naturala, onduxeagoa edo berrixeagoa denboraren arabera eta ketua. Sariak poz handia eman diote eta aurrerantzean ere bere helburu nagusiena kalitate maila on bati eustea da,batez ere egunean eguneko bezeroei begira.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate