Diario Vasco

Errege Magoak 18:00etan iristen dira

Gaur errege egunaren bezpera izanik ekintza bereziak prestatu eta gauzatuko dira. 14:00etan Erregeen Heraldoa egingo da herriko kaleetan zehar. Ekialdetik Ormaiztegira erregeak noiz iritsiko diren adieraziko digun mezua zabalduko dutelarik erregeen laguntzaileek. 18:00etatik aurrera erregeen desfilea burutuko da. Ekialdetik Mendizabalera iritsiko dira, handik enparantzan kokatuko den estalpera abiatuko direlarik, bertan kokatutako estalpean dagoen haurtxoari opariak eskaintzeko asmoz. Ondoren haurrekin egon eta eskariak jasoko dituzte.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate