Diario Vasco

Gaur 'Zentzumenen bidez' tailer sentsoriala, bihar Errege Magoak iritsiko dira

  • Erregeen desfilea 18:00etan hasiko da

Gaur, goizeko 11:00etan 'Historian atzera bidaia zentzumenen bidez' tailer sentsoriala burutuko da. Ormaiztegiko XIX. mendeko sekretuak ezagutuko dituzte zentzumenen bidez. 2 eta 6 urte bitarteko haurrentzako tailerra da eta Zumalakarregi Museoan burutuko da.

Bihar, urtarrilak 5, Errege Magoen bezpera izanik egun horretarako ekintza bereziak antolatu eta gauzatuko dira.

Goizeko 11:00etan 'Marka Utziz Zigiluen' tailerra burutuko da. 2 eta 6 urte bitarteko haurrentzako tailerra da eta Zumalakarregi Museoan burutuko da.

14:00etan Erregeen Heraldoa egingo da herriko kaleetan zehar. Ekialdetik Ormaiztegira erregeak noiz iritsiko diren adieraziko digun mezua zabalduko dutelarik erregeen laguntzaileek.

18:00etatik aurrera Erregeen desfilea burutuko da. Erregeak ekialdetik Mendizabalera iritsiko dira, handik enparantzan kokatuko den estalpera abiatuko direlarik, bertan kokatutako estalpean dagoen haurtxoari opariak eskaintzeko asmoz.

Ondoren haurrekin egon eta eskariak jasoko dituzte, amaieran Gabirirako bidea hartuko dutelarik. Gau osoan zehar erregeek opariak banatzen lan handia izango dutelarik.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate