Diario Vasco

Ehiztariekin bilera antolatu du Txoritegi elkarteak

  • Urtarrilaren 9an egingo da bilera, 19:00etatik aurrera

Txoritegi elkarteko kirol komisioak urteko lehen bilera antolatu du ehiztariekin. Urtarrilaren 9an, astelehenean, egingo da bilera, arratsaldeko zazpietan hasita.

Bertan ehizarekin lotutako hainbat gai jorratuko dira, horien artean egongo delarik iazko uso postuen balorazioa eta aurtengo denboraldirako dauden egitasmoak.

Zakurrak ibiltzeko eremuaren gaia ere tratatuko da. Txoritegi elkartekoek ehiztari guztiei luzatzen die gonbita bileran parte hartu eta dituzten proposamenak azaltzeko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate