Diario Vasco

Korrika amaitu zuten urtea

Gaztetxoenak gustura euren sariekin.
Gaztetxoenak gustura euren sariekin.
  • 338 korrikalarik parte hartu zuten V. San Silbestre Eñaut Aldanondo Memoriala proban

Antzar Korrikalariek antolatu zuten aurtengoan V. San Silbestre lasterketa Lazkaon, Eñaut Aldanondo Memoriala. Eguraldia lagun, jendetza bildu zen Lazkaoko kale bazterretan urteko azken egunean kirolariak animatzera; elkarrekin, giro ezinhobean, 2016ari agur esan eta urte berria hartzeko.

Etxeko txikienak izan ziren korrika egiten lehenak, 12:00etan hasi zen lau urte bitarteko haurren lasterketan. Adinaren arabera banatuta, beste hiru lasterketa izan ziren gero, 13:00etan helduenen txanda iritsi arte. 338 korrikalarik parte hartu zuten honetan.

Beñat Arnaiz arrasatearra eta Angel Vazquez eta Adrian Pajares lazkaotarrak izan ziren helmuga gurutzatzen lehenengoak; eta Veronica Dominguez, Nerea Gambra eta Laura Oca gasteiztarrak, parte hartu zuten emakumeen artean lehen hirurak. Angel bera eta Naroa Arrieta izan ziren lehen mutil eta neska lazkaotarrak.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate