Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada

2017. urteko aurrekontuaren herena azpiegituretarako

GOIKOETXEA

Martes, 3 de enero 2017, 01:04

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Udalak milioi bat euro pasatxoko aurrekontua izango du 2017an (1.125.104 euro), eta kopuru horren %33 (373.878 euro) azpiegitura berriak sortzeko edo daudenak hobetzeko erabiliko du. Halaxe erabaki zuen joan den ostiralean aho batez udalbatzak.

Aurtengo aurrekontuak osa-tzeko garaian bost ildo nagusi hartu ditu kontuan Udalak. Lehenik, herriko azpiegiturak hobetzen jarraitzea; horretarako, dagoeneko martxan diren Bartolome Deunaren kaleko eta Beltzaren plazako berrikuntza lanetan 240.000 euro inguru inbertitu dituzte, eta Larrunarri frontoia txukuntzeko obrak hasi nahi dituzte 2017an, horretarako hasiera batean 60.000 euro bideratuz. Bigarrenik, Hirigintza Plan Orokor bat martxan jarri nahi du Udalak, etorkizuneko Amezketa herritar guztien artean diseinatzeko; horrek 2017an 40.000 euroko gastua izango duela aurreikusten dute udal arduradunek. Hirugarrenez, baserri bideak hobetzen jarraitzeko 70.000 euro erabiliko dituzte. Laugarrenez, jasangarritasunaren aldeko neurriak hartzen jarraituko du Udalak, argiteri publiko eraginkorragoa jarriz Amezketan zein Ugarten; 20.000 euro bideratuko dituzte lan horietara. Eta bosgarrenez, 2016an herrian bertan zein Ugarten hasitako txukunketa lanei jarraipena emango die Udalak, 25 mila euroko aurrekontuarekin.

Joxe Mari Otermin

'Amezketa. Herri kirolzale baten memoria' titulupean kaleratu du Joxe Mari Otermin amezketarrak liburu berria, eta gaur Amezketan bertan aurkeztekotan da. 19:30erako iragarri du Udalak Oterminen liburuaren aurkezpena, kultur etxeko areto nagusian.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios