Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Ugaro eskolako ikasleek abesten ospatu zuten Euskararen Eguna.
Txerri Festarekin ospatu zuten Euskararen Eguna Legorretan

Txerri Festarekin ospatu zuten Euskararen Eguna Legorretan

Aldaieta jubilatuen elkarteko eta Ugarotarrak guraso elkarteko kideak elkarlanean aritu ziren

ÑÚÑEZ

Miércoles, 7 de diciembre 2016, 00:49

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Txerri-boda eginez ospatu zuten Euskararen Eguna Legorretako herritarrek. Aldaieta jubilatuen elkarteko eta Ugarotarrak guraso elkarteko kideak elkarlanean aritu ziren txerria moztu eta odolkiak nola prestatzen diren erakusten. Herritar ugari gerturatu ziren plazara Txerri Festan parte hartzera eta prestatutako pintxoak dastatzera. Ugaro eskolako ikasleek ere parte hartu zuten ekitaldian, abestia kantatuz.

Ana eta Felipe izan ziren 98 kiloko txerria zatitzeko arduradunak. Bitartean Maritxu, Maria Jesus, Ana Mari eta Ana Mari odolkiak prestatzen aritu ziren tipulak, porruak, txerri-gantza, gatza, txerriaren odola, piperrautsa, perrexila eta oreganoarekin. Guztira, ehun odolki egin zituzten. Bertaratuek, txerri-boda gertutik ikusteaz gain, bertan prestatu ziren odolki eta xolomo pintxoak dastatzeko aukera izan zuten.

Gaztetxearen urteurrena

Gaztetxeak hamabigarren urteurrena ospatzeko '12 urte 11 kantu' egitaraua antolatu du bihartik larunbatera. Bihar 'La Haine'ren hitzaldia egongo da Herri Antzokian 21:00etan. Ostiralean, berriz, Gazteraikiren aurkezpen hitzaldia egingo da 17:30ean eta 21:00etan Andoni bakarlaria. Larunbatean, bazkaria egingo da Gaztetxean eta segidan kantu jokoak antolatuko dira. Arratsaldean Kantu poteoa egingo da eta 23:00etatik aurrera Karaokea.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios