Diario Vasco

Ikasle eta irakasleen kalejira eta museoan jolasak gaur

Euskararen Eguna bihar abenduak 3 bada ere, gure herrian gaur ostirala ospatuko da adieraziriko eguna. Eguneko ekitaldiei hasera emanez, goizeko 11:30etan kalejira burutuko dute herri ikastetxetik udaletxera, ikasle eta irakasleek.

Arratsaldez ondorengo ospakizunak izango direlarik. 16:30etik 17:30era bitarteko ordutegian, Zumalakarregi Museoan jolasak burutuko dira, eta 6 urtetik 12 urtera bitarteko haurrei zuzenduak izango dira. Bertan Euskal Herriko herrien, ibaien, mendien, jai eta gertakarien, eraikuntzen... kokalekua asmatu beharko dute partehartzaileek. Jolasa ez da lehiaketa bat izango, ikasiko dutenarekin denek irabaziko duten jolas bat izatea du helburu. Partehartzaile guztiei txapel bana emango zaielarik. Ekintza honetan partehartzea doakoa izango da. 18:00etan 'Euskaraz bizi nahi dut' flim labur bildumaren emanaldia udaletxe azpiko aretoan. Ondoren euskararen mintzodromoa.

Iluntzeko 20:00etan txintxo ibili monologoa, Barry Manley-rekin enparantzako karpan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate