Diario Vasco

Hainbat ekintza gaur Euskararen Egunaren harira

Bihar, Euskararen Eguna dela eta, gaurko, Olaberrian ekintza ezberdinak antolatu dira. Herri Eskolan, 3:30etatik aurrera, eskolako haurrek kantaldi bat eskainiko dute gurasoentzat. Ondoren, 4:30ak aldera, txokolate beroa eskainiko da Arkupe Elkartean eta 5etan, 'Kontu eta kantu' ipuin kontaketa. Fernando Anbustegik, sorkunta propioko ipuinak kontatzeaz gain, bertsoak tartekatzen ditu. Ondoren, txokolatea jateko bigarren aukera izango da Arkupe Elkartean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate