Diario Vasco

Euskararen Eguna gaur Irurako Ikastolan

Irurako Ikastolako ikasle eta irakasleek Euskararen Eguna ospatuko dute gaur. Bazkalondoren, 15:15ean kalejira egingo dute Haur Hezkuntzako 3. mailako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek Ikastolatik plazaraino trikitilariek lagunduta. Bertan Haur Hezkuntzako ikasleekin elkartuko dira. Eguraldi txarra bada denak frontoian elkartuko dira.

Plazan Udaleko ordezkariek adierazpena irakurriko dute eta bi ikaslek Euskararen Nazioarteko Egunaren inguruko pregoia egingo dute. Jarraian 'Euskararen Txantxangorria' ikuskizuna eskainiko da, eta 'Arraroa noski' abestia. Amaitzeko, gaztaina jatea izango da guztientzako.

Marrazki lehiaketa

Marrazki lehiaketa antolatu da haurrentzako eta gazteentzako Eguzki Txokon. Arratsaldeko 17:00etan Haur Hezkuntzako ikasleentzako tartea izango da eta 18:00etan Lehen Hezkuntzako lehen mailako ikasleentzako. Lehen Hezkuntzako gainerako ikasleek hilaren 16an izango dute aukera 17:00etatik aurrera.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate