Diario Vasco

Eraikin publikoen ekintza-plana lantzeko bilera izango da bihar

Zaldibiako Udalak hainbat lokal eta eraikin publiko ditu. 2014. urtean 'Nolako Zaldibia nahi duzu?' parte hartze prozesua burutu zen Gipuzkoako Foru Aldundiko Itten zerbitzuaren bitartez eta eraikin publiko horietako batzuetan hainbat proiektu garatzea adostu zen.

Proiektua adostuta, pasa den urriaren 26ko Ohiko Osoko Bilkuran Zaldibiako Euskal Herria Bilduk eta Zaldibia Herrigintzanek aho batez onartu zuten Zaldibiako Eraikin Publikoen gaineko Ekintza Plana herritarren parte hartzearen bitartez lantzeko proiektua, berau bultzatzeko konpromisoa harturik.

Bihar, 10:00etatik 13:00etara Herri Jardunaldira egingo da, herritar guztientzat irekia. Zaldibiako Plazaren eraberritzearen eta Artxanberrin, eskola-eremuan eta antzokian garatu beharreko esku-hartzeen inguruan proposamenak azaldu eta iritziak bilduko dira.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate