Diario Vasco

Egitarau berezia izango da gaur Lazkaon Euskararen Egunaren bezperan

Bihar, abenduak 3, Euskararen Eguna dela eta, hainbat ekitaldi antolatu dira Lazkaon, gaur, goizean zein arratsaldean zehar. 10:30etik aurrera, San Benito ikastolako ikasleak izango dira protagonista. Lazkao Txiki zelaietik irtengo da oraingoan ostiraletako kantu-jira, herritik bira eman ondoren udaletxeko balkotik euskararen aldeko pregoia irakurtzeko.

Arratsaldean, aldiz, buruhandiak izango dira Antzar Gazteak txistulariekin, 17:00etan, erromeria, 17:45etik 18:30era, euskararen aldeko testuaren irakurketa, plazan, eta kantu poteoa ondoren, 20:00ak arte.

Iluntzean, eguna amaitzeko, Kepa Junkeraren kontzertua Arerian, Sorgiñak-ekin. Kontzerturako sarrerak aurrez egongo dira salgai, 10 eurotan, udaletxean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate