Diario Vasco

Bihar, Urrutia eta Telleriaren arteko harrijasotze apustua Asteasun

Bihar, larunbata, arratsaldeko 18:30etan Usarrabi frontoian, Josetxo Urrutia eta Urtzi Telleria harrijasotzaileen arteko apustua ospatuko da. Kirolariek sei minutuko hiru txanda izango dituzte beraien pisu dobleko harri errektangularrari ahalik eta jasoaldi gehien emateko. Harria berunik gabekoa izan behar du. Pisaketa egun berean egingo da, ordu bete lehenago. Kirolariek lanerako izango duten ordena zozketa bidez zehaztuko da, berdinketaren kasuan lehenengo postuan aritu dena izango delarik irabazlea. Sarrera, 30 euro, 16 urtetik beherakoentzat doan.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate