Diario Vasco

San Andres jaiak ospatuko dituzte gaur Berrobin

Herriko zaindariaren eguna ospatuko dute gaur, ostirala, Berrobin. Bazkalondoren, 14:30ean San Andres eskolako ikasleek 'Eraikiz' erakusketa irekiko dute. Jarraian, arratsaldeko 15:15ean, eskolako estalpe berriaren inaugurazioa egingo da eta ondoren karaokea egongo da. 16:30ean, haurrentzako merienda eskainiko da eskolako aterpean.

18:30ean, Gure Esku Dago ekimenak datorren urteko galdeketaren inguruko solasaldia eskainiko du eta gaueko 21:30ean bertso-afaria izango da Julio Soto eta Jexux Mari Irazurekin Bide-Ona elkartean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate