Diario Vasco

'Kantu eta Kontu' emanaldia larunbatean

Euskararen eguna dela eta, herrian ekintza ezberdinak antolatu dira asteburuari begira. Aitxuri Herri Eskolan Euskara Egunerako 'Euskara gure ahoan Euskal Herri osoan' leloa aukeratu dute eta irakasleen laguntzaz horma-irudi edo pankarta burutuko dute. Astean zehar euskarari buruzko bideoak ikusiko dituzte ikasleek eta ostiralean eskolako sarrera irteeretan euskararen txantxangorria abestia ipiniko dute. Patio orduan berriz, 6. mailako neska-mutilek abesti horrekin dantzatuko dute.

Larunbatean, Euskararen Egunean, Zegamako ludotekan 'Kantu eta kontu' emanaldia izango da 17:00etan. Ipuin kontaketa eta kantatzean oinarritzen da emanaldia, sorkuntza propioko ipuinak konta-tzeaz gain, bertsoak tartekatzen direlarik. Ongi pasarazi, literatura eta bertsolaritzarekiko atxikimendua bultzatu eta balore desberdinak garatzeko ipuin kontakizuna da hein handi batean.

Orkatz eta Orkatz

Datorren abenduaren 18an, igandea, XXXII. Eguberri Jaialdia izango da San Martin parrokian. Aurtengoa berezia izango da Orkatz taldea osa-tzen duten guztientzat. Maiatzaren 7an zendu zen Jabier Otaegi eta bera izango dute gogoan.

Orkatz osatzen duten guztiak parte hartzea nahi dute, orain direnak eta 35 urte hauetan Orkatz nahiz Orkatz Txiki abesbatzetan partaide izan zirenak. Honela, jaialdian azken bi kantu elkarrekin abesteko gonbitea luzatzen dute. Honen guztiaren prestaketa egoki bat aurrera eramateko, entsegu egun bat jartzea aurreikusi dute bihar, ostirala, 21:00etan Jabier Otaegi Kultur Etxean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate