Diario Vasco

Izokinak atzeman dituzte Oria ibaian

Adunako La Salvadora presa oztopo gaindiezina zen izokinentzat.
Adunako La Salvadora presa oztopo gaindiezina zen izokinentzat.
  • Adunako La Salvadora presako bi tarte eraitsi izanak erraztu egin du salmonidoen joan-etorria

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Irekibai Life proiektuaren barruan egiten ari den jarraipenetan, izokinak atzeman ditu Iruran: orain gutxi arte, arrain horiek bere ezin egin zuten tarte bat. Izan ere, Adunako La Salvadorako presak bidea oztopatzen zien.

Iragan urrian, URAk La Salvadora presako bi tarte eraitsi zituen salmonidoen joan-etorria ahalbidetu eta Oria ibaiaren ur-goraldiekiko segurtasuna handitze aldera.

Energia hidroelektrikoa sortzea xede, La Salvadora presak ura desbideratzen zuen. Erabilera horren emakidaren iraungitze-data bete eta gero, URAk presan zehar bi tarte ireki zituen; hartara, besteak beste, salmonidoei Orian ibaian gorako bidea —Tolosaraino ez dute beste oztopo zeharkaezinik — errazteko.

Presa horrek arrain migratzaileen joan-etorriak zeharo oztopatzen zituen Oria ibaian. Presa, nabarmen altua ez izanagatik, luze samarra zen, eta Oriaren tarte zabal batean ertzetik ertzera egiten zuen bide, Oriak bihurgune zabal ikusgarri bat pasa eta geroko tarte batean.

Ibaien egoera ona lortuko bada, — uren kalitate fisiko-kimikoaz haratago, zein unean uneko gutxieneko emari ekologikoei eusteaz haratago—, ezinbestekoa dugu ibilguen morfologia ahalik eta gutxien artifizializatzea, eta bertatik bide egin behar duten espeziei igarobideak ez etetea azpiegitura igarogaitzekin. Hori izan da La Salvadorako presan egindako ekintzaren xede agerikoena.

Lanok presa-azpiegituraren beste tarteak aintzat hartu dituzte, eta bateragarri egingo dute Adunako ondare industrialaren oroigarri horri eustea, nahiz ibaiaren tarte horretan egoera ekologikoa hobetzea, bertan bizitoki duten mehatxatutako espezien hobe beharrez.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate